XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hitz gutxitan, denean, da; eta -ren balio txikietarako, eta > lotzen dituen erlazioa lineala da, lehenbiziko hurbilketan behintzat.

Bestaldetik, ondoko hau ere argi ikus dezakegu:we doanean, doa

Azkenez, -ren balio maximoa ateratzeko, beraren deribatua -rekiko egin beharko genuke.

Ez dugu, ordea, halakorik egingo luzeegi joko luke eta, berriro ere emaitza zuzenki ematera mugatuko garelarik.

Alboko 15.20. irudian ageri denez, abiaduraren anplitudearen balio maximoa denean gertatzen da.

15.20. irudia. Osziladore bortxatuaren abiadura maiztasun bortxatzailearen funtzioan.

Ebazpide matematiko laburrari eskainitako azpiatal honi bukaera emateko, diogun, ezen denean, dela (ikus bedi lehenago emandako ren adierazpena).

Orain, eman diezaiegun ateratako emaitza matematikoei beren esangura fisikoa.

Hara:

- abiaduraren anplitudea maximoa denean, osziladorearen energia zinetikoa ere maximoa da;

- egoera hori suerta dadin, indar eragilearen maiztasunak osziladorearen oinarrizko maiztasunaren balio berbera eduki behar du (), eta orduan osziladorearen abiadura eta indar eragilea fasean ari dira ().

Beste era batetan esanda, baldintza horiek gertatuz gero, alegia eta, beraz, direnean, kanpoko iturri eragiletik osziladorerako energi igorpena ezin hobea da.

Hori dela eta, aipatutako baldintzak betetzen direnean, energi erresonantzia dagoela esaten da.